Mundua -

Mubaraken adierazpenak

'Kargua utzi nahiko nuke, baina Egipto kaosean murgilduko litzateke'

Egoera jasanezina da Kairon eta, gainera, gordinduko den beldur dira. Izan ere, oposizioak manifestazioak deitu ditu gaurko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere karguaz nekatu dela esan du Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak. Dimititzea gustatuko litzaiokeela, baina ezin duela erantsi du: "Orain banoa, kaos bat izango da". AEBetako ABC telebistan egindako elkarrizketan, etsita dagoela onartu du Mubarakek, eta Kairoko Tahrir plazan gertatutakoarekin "triste" azaldu da. "Egiptoarrak elkarri erasotzen ezin ditut ikusi", deitoratu du.

Ildo horretan, jendeak berari buruz esaten duena axola ez zaiola esan du. "Une hauetan herriak arduratzen nau soilik".

Azken egunotako liskarrak direla eta, Egiptoko presidenteak Barack Obamarekin orain dela gutxi izandako hizketa batean, Mubarakek AEBetako presidenteari esan zion: "ezin duzu Egiptoko kultura ulertu eta kargua uzten badut gertatuko litzatekeena".

Asteartean telebistan emandako hitzaldian egin zuen bezala, Mubarakek herritik ihes egiteko asmorik ez duela errepikatu du, eta Egipton hil egingo dela azpimarratu du, halaber. Bestalde, datozen hauteskundeetara ez dela aurkeztuko berretsi du.

''Zorrotz ekingo dute''

Manifestaldietan parte hartzen jarraitzen dutenen aurka "zorrotz"ekingo dutela agindu du Omar Suleiman Egiptoko presidenteordeak:"Egoera honekin jarraitzen baldin badugu Estatua geldituko da, eta ezdugu onartuko". Gainera, iraileko hauteskundeak atzeratuko ez dituztelaadierazi du Suleimanek.

Mubarak presidentearen aldekoen eta kontrakoen arteko liskarretan parte hartu dutenak zigortu egingo dituela iragarri du presidenteorde berriak. Horrez gain, Mubaraken semea ere hauteskundeetara ez dela aurkeztuko azpimarratu du Suleimanek.

HosniMubarakek emandako hitza bete eta iraileko hauteskundeen ostean botereautziko duela ziurtatu du Suleimanek. Era beran, talde politikoei Gobernuarekin elkarrizketan parte hartzeko eskatu die presidenteordeak, beharrezko erreformak aurrera eramateko.

Indarkeriagiroa ez da desagertu Kairoko Tahrir plazan. Milakamanifestari bildu dira, Hosni Mubarak diktadorearen aurka protestaegiten, baina inguruetan presidentearen aldekoak daude, haien aurkaegiten, tiroka, harrika eta molotov koktelak jaurtiz.

EgiptokoArmada plazaren sarrerak kontrolatzen ari da. Plaza hori duela hamaregun hasitako iraultza demokratikoaren ikur bihurtu da.

Iraultzarenhasieratik protestak baketsuak izan dira, baina, atzotik, Mubarakenaldekoak manifestariei erasotzen ari dira, eta ondorioz orotara 13 pertsona hil eta beste 1.200 zauritu egin dira. Hildakoen artean atzerritar bat egon daitekeela gaineratu du Osasun Ministerioak.

Azkensarraskia gaur goizaldean bertan izan da, ofizialistek plazaren aurkatiro egin baitute, hiru tokitatik, eta gutxienez bost manifestari hildituzte.

Bien bitartean, liskarrak hasi zirenetik lehen aldiz,Armadak esku hartu du eta Tahrir plazan bi aldeak banantzeko eremuaezarri du. Halaber, airera tiro egin du, erasoak geldiaraztekohelburuz. Une honetan, hau da mapa: Manifestariak plazan, etapresidentearen jarraitzaileak inguruetan.

Egoera jasanezinada Kairon eta, gainera, gordinduko den beldur dira. Izan ere,oposizioak manifestazioak deitu ditu biharko. Oraingo honetan, baina,"haserrearen ostirala" beharrean, "martxaren ostirala" deitu dute.

Kazetarien kontrako erasoak

Al Yazira telebistak jakitera eman duenez, Greziako kazetari batek labankadak jaso ditu Tahrir plazan. Reuters albiste-agentziaren arabera, haren lankideari, argazkilari bati, eraso egin diote.

Horrezgain, Egiptoko Poliziak kazetari asko atxiki ditu. TV3 telebistako seilangile atxiki ditu Polizia militarrak: Eduard Sanjuan, Mireia Pigrau,Sandra Rierola, Lluis Jene, Walter Ojeda eta Roser Oliver. Bost orduz atxikituak izan ostean Poliziak onik askatu ditu.

OlatzSimon eta Mikel Ayestaran EITBk Kairon dituen berriemaile berezienesanetan, diktaduraren aldeko hedabideak zurrumurruak sortzen ari dira,inguruetan mendebaldeko pertsona armatuak daudela esaten, eta ondorioz,Mubaraken aldekoak erasotzen ari dira, Rosa Maria Mollo TVEkokazetariari, kasu.

Laura Caro ABC eta Punto Radioko berriemaileaeta Beatriz Mesa COPE irratiko kazetaria polizia-etxera eraman dituzteliskarren berri ematen saiatzen ari zirenean. Ondoren, biak aske utzidituzte

Bestalde, atzerriko kazetarien kontrako "beldurrarazte kanpaina" bat gaitzetsi du AEBetako Estatu Departamentuak.

Gainera, Poliziak Amnesty International eta Human Rigths Watcherakundeetako ordezkari bana atxilotu ditu, Amnestyk ohar bidez salatuduenez. Giza eskubideen aldeko taldeak erantsi duenez ez dakiteatxilotutakoak non daude.

Mubarakek agintean iraila artejarraitu nahi badu ere, manifestariek ez dute amore eman nahi,jazarpena bortitza izango litzatekeela baitakite. Horrenbestez, ustedute ez dutela ezer galtzeko, eta beste herrialde batzuetatikmanifestari gehiago heltzen ari dira, hegazkinez.

Gobernuak ukatu du indarkeriarekin zerikusia duela

Bestalde,Mubaraken Gobernuak ukatu egin du bere jarraitzaileek erabilitakoindarkeriarekin zerikusirik duela, erasotzaileak ondo antolatutabadaude ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea